Bideoa
Kalkulagailu zientifikoa
Txertatutako botoian klikatzean lehio berri bat irekiko da non kalkulagailu zientifiko bat aterako den. Beraz, gomendatzen dizuet bi lehioak parean jartzea eta neurri bakoitza sartzea gomendatzen dizuet, zeinen handiak diren planetak ikus ditzatezuen!
Planeten arteko distantzia
Eguzki sistema
Merkurio
Merkurio Eguzki-sistemako planetarik txikiena da, eta Eguzkitik hurbilen dagoena.
- Diametroa: 4,8794 x 10^3 km
- Masa: 3,285 × 10^23 kg
- Distantzia eguzkiraino: 5,7910000 x 10^7 km
Artizarra
Artizarra Eguzki-sistemako bigarren planeta da. Eguzkiari bira ematen dio Lurreko 224,7 egunean behin.
- Diametroa: 1,2104 x 10^4 km
- Masa: 4,867 × 10^24 kg
- Distantzia eguzkiraino: 1,08 200 000 x 10^8 km
Lurra
Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra.
- Diametroa: 1,2742 x 10^4
- Masa: 5,972 × 10^24 kg
- Distantzia eguzkiraino: 1,49597870700 x 10^11 m
Marte
Marte Eguzkitik hasita laugarren planeta da Eguzki-sisteman. Erromatar mitologiako Marte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta. Hori dela eta Planeta Gorria ere irizten zaio.
- Diametroa: 6,779 x 10^4 km
- Masa: 6,39 × 10^23 kg
- Distantzia eguzkiraino: 2,27900000 x 10^8 km
Jupiter
Jupiter Eguzki-sistemako bosgarren planeta da, sistemako handiena eta sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat.
- Diametroa: 1,39820 x 10^5 km
- Masa: 1,898 × 10^27 kg
- Distantzia eguzkiraino: 7,78500000 x 10^8 km
Saturno
Saturno Eguzki Sistemako seigarren planeta da, baita bigarren handiena ere, Jupiterren ondoren. Gasezko lau erraldoietako bat da, eta bere erradioa Lurrarena baino bederatzi aldiz handiagoa da.
- Diametroa: 1,16460 x 10^5 km
- Masa: 5,683 × 10^26 kg
- Distantzia eguzkiraino: 1,434000000 x 10^9 km
Urano
Urano Eguzki-sistemako zazpigarren planeta da, William Herschelek 1781eko martxoaren 13an aurkitua. Eguzki Sistemako hirugarren planeta da erradioaren tamainari dagokionez eta laugarrena masa kontuan hartzen badugu.
- Diametroa: 5,0724 km x 10^4 km
- Masa: 8,681 × 10^25 kg
- Distantzia eguzkiraino: 2,871000000 x 10^9 km
Neptuno
Neptuno Eguzki-sistemako zortzigarren planeta da. Eguzki-sistemaren barruan, Eguzkitik urrunen dagoen planeta da eta diametro handiena duten planetetatik laugarrena, baina masa handiena dutenetatik hirugarrena.
- Diametroa: 4,9244 km x 10^4 km
- Masa: 1,024 × 10^26 kg
- Distantzia eguzkiraino: 4,495000000 x 10^9 km
Ilargia
Satelitea
Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Eguzki Sistemako bosgarren sateliterik handiena da. Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da , Jupiterreko Ioren ostean.
- Diametroa: 3,4742 x 10^3 km
- Masa: 7,35 x 10^22 kg
- Distantzia eguzkiraino: 1,49170300 x 10^8 km