Ozono-geruzaren zuloa

25.05.2020

Denok entzun izan dugu zerbait ozono-geruzaren zuloari buruz, batez ere joan den hamarkadaren hasieran. Baina, gaur egun, hedabideetan ahaztutako gaia dugu, nahiz eta azkeneko urte hauetan historiako zulorik handiena egin den eta arazoak hor dirauen.

NASA

Ozono-geruza estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Ozono-geruza ozono-gasaren molekulaz osaturik dago. Ozono-molekula bakoitza hiru oxigeno-atomoz osatzen da, eta izaera ezegonkorra du. Gogoratu behar da oxigeno-molekulak bi oxigeno-atomoz osatzen direla. Ozono-molekulak iragazki gisa jokatzen du B izeneko erradiazio ultramorearentzat, hau da, 280 eta 320 nanometro artekoentzat (ingelesez UV-B deitzen zaio). UV-B erradiazioak kaltegarriak dira planetako animalia eta landareentzat, eta, noski, gizakiarentzat ere bai.

Hala ere, erradiazio ultramorea behar-beharrezkoa da ozonoa sortzeko, erradiazio ultramoreak oxigeno-molekulak askatzen baititu. Eta horiek beste oxigeno-molekulekin erreakzionatzen dute, ozonoa sortzeko.

UV-B erradiazioaren eta ozonoaren eragina gizakian

Estratosferako ozonoaren gabezia kaltegarria da planetako animalia eta landareentzako. Baina ozonoa lurrazalaren mailan egotea ere kaltegarria da. Ozonoa ezegonkorra delako gertatzen da hori: ondorioz, erraz erreakzionatzen du beste elementu kimikoekin. Ozonoak arnasa hartzea zailtzen du, batez ere asma duten gizakiei, eta zuhaitz nahiz uztetan kalteak eragiten ditu. Zientzialariek oraindik ez dute argitu nola sor daitekeen ozonoa bezalako gas ezegonkor bat lurrazalaren mailan, ezta ere zergatik gertatzen den batez ere hiri handien inguruan. Hiri horietako biztanleak dagoeneko ohituta dauden 'ozono-alarmetara', esaterako Txileko hiriburuan, Santiagon.

Nola suntsitzen da ozono-geruza?

Guztiz frogatuta dago kloroak ozonoa suntsitzen duela. Prozesu hori UV erradiazioak CFCko kloro-atomoa askatzen duenean gertatzen da. Kloro-atomoak ozono-molekula batekin erreakzionatu eta suntsitu egiten du, baina erreakzioa gertatu ondoren kloro-atomoak aske dirau. Beste ozono-molekulekin erreakzionatzen jarraitzen du, eta horiek guztiak suntsitzen ditu. Prozesu hori guztiz kaltegarria da kloro-molekula batek 100.000 ozono-molekula inguru suntsi baititzake. Prozesu hori kloroa beste elementu batekin konbinatzen denean gelditzen da. Kloro-atomo baten batezbesteko bizitza bi urte ingurukoa da estratosferan.


Erradiazio ultramorearen kalteak

Gaur egun frogaturik dago, froga garbi eta zehatzekin gainera, UV-B erradiazioa gehitzeak ondorio kaltegarriak dauzkala gizakiarentzat:

  • Azaleko minbizi onak nahiz gaiztoak sortu eta indartzen ditu.
  • Sistema immunologikoari kalte egiten dio.
  • Begiei kalte egiten die, esaterako, begi-lausoak sortzen ditu.
  • Eguzki-erredurak sakontzen ditu eta azala zahartzen du.
  • Dermatitis alergikoaren eta toxikoaren arriskua handitzen du.
  • Bakterio eta birusen zenbait gaitz indartzen ditu.
  • Arrantzaren eta uzten etekina txikiagotzen du.
© 2020 Unibertsoa | Eskubide guztiak gordeta
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar