Sarrera
Grabitazio indarrak
Antzinatetik, astroen higidura eta Lurrak unibertsoan duen lekua azaldu nahi izan ditu gizakiak. Lehenengoz, greziar filosofoek zioten unibertsoaren zentro mugiezina zela Lurra eta ondoren, Ptolomeok epizikloak azaldu zituen. Galileo Galileirekin teoria heliozentrikoaren egiaztapena etorri zen eta azkenik Kleperrek higidura planetarioaren hiru legeak proposatu zituen.
Grabitazio indarra
Grabitazio unibertsalaren legea
Kopernikoren, Galileoren eta Keplerren aurkikuntzetan, Isaac Newtonek zerutar dinamika enuntziatu zuen. Higidura horien zinematika ongi ezagutzen zuten, baina ez zekiten zerk eragiten zituen. Planeta eta sateliteek orbita lerromakurrak edo kurbatuak deskribatzen zituztela kontuan izanik, Newtonek suposatu zuen horretara behartzen zituen indar bat egongo zela, bestela higidura zuzen eta uniformeak deskirbatuko zituzketen.
1867an, Newtonek grabitazio unibertsalaren legea enuntziatu zuen:
Unibertsoko gorputz guztiek elkarren arteko erakarpen indar bat jasaten dute, zeina haien masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta haien zentroen artean dagoen distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala baita.
F= G x m1 x m2 / r2
Zer da grabitatea ?
Bideo honen bidez grabitatea zer den eta beste indarrekin dituen erlazioak azaltzen dira.
Indar grabitatorioen
Ezaugarriak
- Unibertsoko gorputz guztiei eragiten dien lege unibertsal bat da.
- Erakarpenezko urrutiko indar bat da.
- Bi masak elkartzen dituen zuzenaren norabidea du.
- Binaka eragiten duenez, akzio-erreakzio printzipioa betetzen du.
Lau ezaugarri hauek Sintesi Newtondarra osatzen dute. Honi esker posible izan zen besteak beste:
- Zerutar eta lurtar dinamikak bateratzea.
- Keplerren lege enpirikoak ondorioztatzea.
- Planeta, satelite eta kometen orbitak zehaztea.
- Astroen masak klakulatzea.
- Itsasaldiak nola gertatzen diren azaltzea.