Sarrera

Lurra planetaren azterketa

"Lurra, etengabe aldatzen ari den planeta", horrela diote zientzialari batzuek eguzki-sistemaren hirugarren planetaren barruko etengabeko aldaketa egoera azaldu nahian. Orain dela 4.500 milioi urte sortua zen planetak aztertzeko aspektu asko utzi dizkigu, hala nola haren barne egitura eta osaera, kontinenteen bilakaera, horien desplazamenduaren probak, dortsalak, ozeanoaren hondoaren hedapena eta plaka litosferikoen inuguruko gai batzuk. Horien azalpena ikusteko, beherantz egin: ↓ 

Lurraren barne egitura aztertzen

Lurraren barne egitura, bi metodo erabiliz azter daiteke:

 Zuzeneko metodoak → Geosferaren materialak ikertzeko erabiltzen dira, hala nola: 

  • Sumendiek laba, gasak eta arrokak kanporatzen dituzte Lurraren gainazalera. Aztertuko bagenitu, Lurraren barnealdean gertatzen denari buruzko informazio asko bil genezake.
  • Mikroskopio elektronikoari esker, mineralen konposizioa eta kristalen egitura azter ditzakegu. 
  • Meategietan, lurrazaleko arrokak bil ditzakegu, materialen banaketa aztertu, sakonera handitu ahala tenperatura zenbat igotzen den neurtu... Hala ere, meategiak Lurrazalaren goiko aldera ikus daitezke. 
  • Zundaketen bidez, Lurrazalaren goiko aldearen laginak atera ditzakegu (10km-ko sakonerara irits gaitezke bakarrik). Lurraren  nukleoa askoz sakonago dago: 6370km-tara.

Zeharkako metodoak → Lurraren barnealdea aztertzeko erabiltzen ditugu, zuzenean, eskua artean erabili ezin ditugun objektu eta materialei buruzko informazioa biltzeko.

  • Metodo sismikoa: lurrikarak eta lurrikaren eragindako uhin sismikoak aztertuz lurraren barnealdea ezagutu ahal dugu.
  • Meteoritoen azterketa: Lurrara iristen diren meteoritoak Lurra sortu zen garai berean sortuak dira, beraz, horiek aztertuz, Lurraren konposizioa iker dezakegu. 
  • Magnetografia: Lurraren eremu magnetikoa desberdina da lurreko leku ezberdinetan. Zergatik ? Lurraren konposizioa ezberdina delako ere. 

Eredu geokimikoa

Lurraren egitura

Eredu geokimikoaren arabera hiru geruzek osatzen dute: lurrazala, mantua eta nukleoa.

  1. Bi lurrazal daude: kontinentala eta ozeanikoa. Kontinentala granitoz osatuta dago eta ozeanikoa basaltoz.
  2. Mantuan konposizioa oso homogeneoa da, baina dentsitatea ez. Horreagtik goi eta behe mantuak bereizten dira, funtsean biak periodititaz osatuta.
  3. Azkenik nukleoa dago, Lurreko geruzarik barnekoena, % 80 burdina da, % 10 etik gora nikela eta gainerako karbonoz, oxigenoz edo sufrez osatuta egongo liztateke. Tenperatura: 6000 º C. 



Wegenerren eredua

Kontinenteen jitoaren teoria

Wegenerrek zioen duela 300 bat milioi urte, kontinente guztioak bat egiten zutela Pangea izeneko superkontinente batean, eta geroago sakabanatu zirela. Horren ondoren kontinenteak higitzen zirela ondorioztatu zuen eta proposamen hau frogatzeko lau froga mota aurkeztu zituen: froga geologikoak, geografikoak, paleoklimatikoak eta paleontologikoak. 


Kontinenteen bilakaera

Bideo honetan ikus daiteke nola izan den kontienteen bilakaera; Wegenerrek izendatutako superkontiente huratik, egungo guztiak batzen zituena, gaur egungoetara, denak banatuta. Ere 250 milioi urte barru nolakoa izango den deskribatzen du. Bideoan ikus daiteke nola Hego Amerika eta Afrika bat egiten duten, puzzle bat iango balitz bezala. 

Argazkiak


© 2020 Unibertsoa | Eskubide guztiak gordeta
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar